martes, 10 de noviembre de 2009

"CLOWN" ERAKUSKETA ESKOLAN

Azaroaren 5etik 25era "CLOWN" erakusketa dugu eskolako liburutegian.
Betidanik, gizakiak gauzarik sakratu eta misteriotsuenei garrantzia kendu eta era komikoan agertzeko joera izan du. Hemen irakurri ahal izango duzue zerbait "pailasoen" bilakaerari buruz historian zehar.



KOKOPELLY: Ipar Amerikako mitologi natiboan gezurti txantxazlea zen. Bere ezizena KOKO zen, beharbada "CLOWN" izenaren jatorria.








BUFOIA: Gorteko bufoiek askatasun osoz esaten zituzten egiak, parodia eta umorearen garbitasuna erabiliz. Legeari barre egiten zioten eta ez zuten errege eta gotzainen errepresaliarik jasatzen.









ARLEKINA:Erdi Aroko Italiako antzerkietan du jatorria. Balet komikoetan parte hartzen zuen jauziak eta txiribueltak eginez.










PIERROT: Erdi Aroko Italiako antzerkietan du jatorria ere. Lehenengotan pertsonaia azkar eta adarjotzailea zen, baina gerorantz, ilargiaz maitemindutako mimo triste bezala agertuko da.











JOSEPH GRIMALDI: Aktore, akrobata eta pantomimen antzezle ingelesa zen. Berak izandako arrakasta hain izan zen handia, oraindik ere "Joey" deitzen zaie pailasoei ingeleraz.










AUGUSTE: Pailaso alemaniarra zen. Bere arroparen eta makilajearen itxura barregarria nabarmentzen zuen, horretarako gezurrezko sudurra, aho gorri handia, praka laburrak eta kapela txiki-txikia erabiliz.
Inozoa baina azkarra zen eta sartzen zen iskanbila guztietatik garaile irteten zen.







GABI, FOFO, MILIKI ETA FOFITO: "Telebistako pailasoak" bezala ezagunak dira. Zirkuarekin ibili ziren Espainia eta Ameriketatik. 1972ean telebistan hasi ziren lanean eta izan zuten arrakasta izugarria izan zen.







TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON: Pailaso euskaldunak. Txirri jakintsua eta kopetiluna, Mirri bihurria eta Txiribiton mutua. Nork ez ditu ezagutzen?









BICICLOWN: Bere izena Alvaro Neil da eta Asturiasen jaio zen 1967an. Abokatua zen eta lana zeukan baina dena utzi zuen CLOWN bezala munduan zehar bizikletaz ibiltzeko. Bost urte daramatza Afrika eta Asiako bazter ezberdinetatik bere ikuskizunak eskeintzen; eta ume, heldu eta zaharrei barreragiten.
Bere helburua munduari itzulia ematea da barre egiteko arrazoi gutxi dutenei poztasuna eramanez.

No hay comentarios: