Mostrando entradas con la etiqueta Asma ezazu zure mozorroa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Asma ezazu zure mozorroa. Mostrar todas las entradas

viernes, 12 de febrero de 2010

GURE MOZORROAK


Euroletis

Gizon honi loteria tokatu zitzaion eta diru asko irabazi zuen eta Euroletis izena jarri zioten.

Euroletisek diru asko erabiltzen zuen behar ez diren gauzak erosteko. Arropa asko erosten zituen eta egun baten erabili ondoren bota egiten zituen.

Gizonak gero eta erosteko gogo handiagoa zuen eta azkenean diru barik geratu zen.

Hainbeste diru izan ondoren kalean bizitzen amaitu zuen.


Iñigo Ipiñazar - 5. maila





miércoles, 3 de febrero de 2010

Gure mozorroak


Yunga pailaso indiarra

Yunga pailaso idiarra Ameriketako tribu batean bizi zen.

Egun batean, Jon Braun bere anaiarekin, zirkoko dokumental bat ikusten ari zen eta gehien gustatu zitzaiona pailasoak izan ziren. Tela batzuk hartu zituen eta pailasoz mozorrotu zen.

Denak barre egiten zuten eta Yunga haserretu egin zen. Bere amak barrerik ez egiteko esan zien. Orduan, han zeuden guztiak ahoa sarratu zuten barreari eusteko.



Peio Meso - 4.maila

---------------------------------------------






Diz-Diz Ilargi Anderea


Diz-Diz, ilargiaren alaba da. Jantzi politak janzten ditu; urdin, hori eta more kolorekoak eta ilargiaren apaingarri asko ditu bere jantzian.


18 urte ditu eta eskongaia dauka, Lizar izar semea. Laster ume bat izango du, Ilzarritxo.


Plutonen bizi da Diz-Diz, gaztelu zuri eta eder batean.



Araitz Akasuso - 4.maila



---------------------------------------------









SAJARAUNI SAHARAKO ERREGINA


Sajarauni Saharako erregina da eta abestea asko gustatzen zaio, beti dabil kantari, gaur bezala:





Sajarauni daaa



Saharako erregina



gaixoen eta behartsuen



lagunik onena!



Sajarauni, Sajarauni



Sajarauni, Sajarauniii



onena!





Bera berbera



da munduko hoberena



animaliak laguntzen ditu



zaurituta daudenean



Sajarauni, Sajarauni



Sajarauni, Sajarauniii hoberna






Bere abestiak dioen bezala, behar duenari laguntzen bizi da gure erregina.



Mar Garcia eta Inés Larrucea- 5. maila





----------------------------------











Tximili, tximeleta indiarra





Tximili tximeleta Indiako zeruan bizi da. Indiako hodeirik handiena da bere etxea.

Bere aita 1986an hil zen eta bere ama 1990an, lau urte eta gero.




Tximili tximeletak senar bat dauka eta Frantziako zeruko erregea da. Biak oso pozik bizi dira eta 5 ume dituzte: Txulito, Txili, Marttximilitxu, Flitxa eta Suki.

Aida Sánchez 5. maila




-------------------------------------------







LA PRINCESA MAIA





Había una vez una princesa llamada Maia a la que le gustaban los ponys y quería uno.




El día de su cumpleaños sus padres le regalaron uno y fue su regalo favorito.




A Maia le gustaba muchísimo el pony y cuidaba de él para nadie lo robara, porque era su animal favorito y ya no podía vivir sin él.





Claudia Gherasim 3.maila



---------------------------------------





BELDARTXO





Behin batean, Lara izeneko neska bat mundu osotik dantzan zebiltzan, beldar mozorro bat hartuta. Izena aldatu zuen eta handik aurrera Beldartxo deitu zen.




Egun batean Afrikara joan zen eta han irratia piztu zuen eta Afrikako umeak poz-pozik dantzan hasi ziren.




Beste egun batean, euri zaparrada izugarria hasi zen baina Beldartxok irratia piztu zuen eta eguzkia atera zen.




Bere podereak ikusi eta gero hurrengoan maga izango zela pentsatu zuen.





Leire López 3. maila


------------------------------------------