Mostrando entradas con la etiqueta Egunerokoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Egunerokoak. Mostrar todas las entradas

jueves, 2 de abril de 2009

LIBRUTEGIKO MASKOTA

Asteazkenean, liburutegiko maskota aukeratzeko bozketa egin zen eta finalistak hurrengo hauek suertatu dira:

- María Rosado, Igel Jakintsuarekin
- Garazi Urrutia, Izargirekin
- Nerea Etxebarria, Stiltonenekin
- Naroa Padilla, Tiki txakurtxoarekin
- Haizea Filardo, Itsas-zaldiarekin

Lehiaketako maskota ezberdinak ikusteko aukera izango duzue, laster, blog honetan. Egon adi!

viernes, 6 de febrero de 2009

ORDENAGAILUAK MARTXAN MEDIATEKAN.


Liburuez gain orain ordenagailuak ere baditugu mediatekan, hiru ordenagilu berri hain zuzen ere. Momentuz arrakasta handia dute, horregaitik, erabili izan ezkero txanda hartu beharko da eta izena eman. Ea asko ikasten dugun!

miércoles, 1 de octubre de 2008

MEDIATEKA MARTXAN BERRIRO!




Astelehenean zabaldu zen eskolako mediateka. Gaur osteguna da eta guri (Maialen Dorronsoro eta Alain Barañano ) tokatu zaigu arduradunak izatea. Egun osoa egongo gara hemen eta egingo ditugun lanak hauek dira:
  • Etxera edo gelara eroango diren liburuak apuntatu eskuz eta ordenagailuz.
  • Liburuak apaletan ordenean mantendu.
  • Libururen bat aurkitu nahi duenari laguntza eskaini

  • Mediatekan giro lasaia lortzen lagundu.
  • Erderaz egiten dutenei euskeraz egiteko eskatu

  • Txarto dauden liburuak konpontzen lagundu.



Lau egunetan 154 liburu utzi dira maileguan eta 42 kontsultak egiteko.
Arrakasta gehien izan duten liburuak “Las Fieras Futbol Club”, “Geronimo Stilton”, “Judy Moody” eta “Stink”-en bildumakoak izan dira. Nahiz eta ikaskide asko etorri bilduma hauetako libururen bat etxera eroateko asmoarekin, ezin izan dugu beraien eskaria bete apaletan hauetako bat ere ez delako gelditzen. Gehiago erosteko eskatu beharko dugu!

Maialen eta Alain