martes, 5 de mayo de 2009

LIBURU BERRIAK

Rita


Ritaren liburuak euskeraz irakurtzeko aukera duzu orain, Rita tenislari eta Rita Poloan, hain zuzen ere.



Rita tenislari umorezko abentura bat da, ospeari eta ametsei buruzkoa. Ritak gehien maite duena kantua eta dantza dira eta ospetsu izan nahi du. Gitarrarik ez duenez, aitaren teniseko erraketa hartu eta bere gelan itxiko da kontzertuak eskaintzeko. Baina gurasoek alabak tenislari izatearekin amets egiten duela uste dute eta hari ezuzteko polit bat emango diote.




Bildumako bigarren alean, Rita Poloan liburuan, Rita Ipar Polora joango da aitarekin. Ikerlaria den osaba Danieli bisita egingo diete eta, bide batez, paisaia haiek eta bertako kultura ezagutu. Aita eta alaba Ipar Polora iristean, osabaren itsasontzia izotzetan harrapatuta gelditu dela jakingo dute eta hura erreskatatzen saiatuko dira .




No hay comentarios: